HAUR ESKOLA

HAURTZAINDEGIA BAINO GEHIAGO

Haurtzaindegia baino gehiago. Askoz ere gehiago da Kuttuna, oinarrizko zaintzaz gainera, Hezkuntza Proiektu bat eta inguru suspergarria eta segurua eskaintzen baititugu, eta profesional talde atsegina dugu haurren garapen osoa bultzatu ahal izateko.

Gure Haur Eskolak, haurtzaindegiek ez bezala, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren berariazko baimena eta homologazioa ditu eta haurren ikastetxeen erregistroan inskribatua dago.

Kuttunak eskaintzen duen estimulazio goiztiarra, atxikitasunetik zuzendua eta ondo koordinatua, horixe izango da zuen seme/alabei eskaintzen diezaiekezuen ondare hoberena. Ez konformatu gutxiagorekin.

Eskola homologatua

Programa bakarraren eta geure metodologiaren bidez, Hezkuntza Proiektu berritzailea eskaintzen dugu Haur Eskolarako, gure pedagogia taldeak garatua, 0tik 3 urte arteko haurren prestakuntza eta zaintza antolatzea baita haren lana, haurrak osasuntsu hazteko eta dituzten adimen anitzak bultzatzeko. Maitasunaren, jolasaren, egiazko esperimentazioaren eta musikaren bidez bultzatzen dira jakin-mina, autoestimua eta enpatia.

Euskara da komunikazio hizkuntza, baina ingelesa eta beste adierazpen modu batzuk ere sartzen dira, musika, plastika eta mugimendua, esate baterako.

HAUR-RESKOLA-ESCUELA-HOMOLOGADA

Kuttunan ikasgela bereiziak ditugu etapa bakoitzerako, bakitza bere tutorearekin eta laguntzako profesionalarekin, musika estimulazio goiztiarrean eta ingelesean aditua den espezialistaz gainera. Familia-eskola harremana egiaz funtsezkoa da gure hezkuntza programa integralean, eta prestakuntza eta aholkularitza eskaintzen dizkiegu familiei.

Haur Eskola pribatua gara, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak homologatua, eta horrek bermatu egiten ditu gure zerbitzuen kalitatea. gure kulialifikazio profesionala eta ikasgela bakoitzeko ratioak. GIARBI, Euskadiko Haur Eskola Pribatuen Elkartearen barne gaude, Haur Hezkuntzako beste zentro batzuekin elkarlanean.

Ikasgela egokituak

Talde bakoitzeko haurrek eboluzionatu ahala osatu eta aldatzen ditugu ikasgelak. Ondoko estadio eta ikasgela hauetatik pasa daitezke, segurtasun afektiboa emango dien ingurua sortuz, langileen arretarekin seguru sentituz eta une bakoitzeko behar duten autnomia eskainiz:

HAUR-ESKOLA-AULAS-ADAPTADAS-(6)

Sehaska:0 urtekoen gela

Katuka: 0-1 urtekoen gela, lau hankan ibiltzen hasten diren haurrak.

Ibiltari txikiak: urte 1ekoen gela, lehen pausuak ematen dituzten haurrak.

Ibiltariak: urte 1ekoen gela, alde batetik bestera ibiltzen diren haurrak.

Handiak: 2 urtekoen gela.

Gela desberdinak etapa bakoitzerako:


GELAK GELA KOPURUA HAUR KOPURUA GUZTIRA
0 urte 2 8 16
urte 1 3 13 39
2 urte 1 18 18

Egutegia – Ordutegia

Zuen bizitza laborala eta familiarra kontziliatzen laguntzen dizuegu. Horretarako eskaintzen dugu:

Irekita gaude urteko hilabete guztietan

Itxita gaude jai egunetan bakarrik.

Ordutegi zabala

Goizeko 7:00etatik arratsaldeko 18:30etara irekitzen dugu. 8 ordu baino gehiagoko egonaldia ez da gomendatzen. Haurraren sarrerak eta irteerak eskolaren funtzionamendua ziurtatzeko ordutegia hau errespetatuko beharko da:


SARRERAK IRTEERAK
07:00 a 09:30 
12:00 a 13:00 12:00 a 13:00
a partir de 15:00 a partir de 15:00
2024-2025 EGUTEGIA

Programazioa

Hezkuntza proiektuak programazio koordinatua eskaintzen du, adin bakoitzera egokitutako jarduerak eta prozesu parte hartzaileak, egiazkoak eta entretenigarriak, eta emaitza harrigarriak lortzen ditugu.

Honako hauetan oinarritzen da saioen antolakuntza:

HAUR-ESKOLA-EJES-METODOLOGICOS

Etengabeko arreta: oinarrizko beharrei, higieneari, elikadurari, atsedenari eta maitasunari.

Eguneroko programazioa:talde bakoitzari egokitutako errutinetan oinarritua ohiturak ikasteko: agurrak, material bilketa, hamaiketako partekatu,jolas librea patioan, eskuak garbitu, aldatu eta pixa egin, bazkaria, siesta,… eta gorputza, hezkuntza, matematikak ikasteko, elkarri begiratzen diogu, taldeko kideak zenbatu, eguraldia eta egutegia, ipuinak kontatzen ditugu eta ingurua miatzen dugu. Jolas librea bultzatzen dugu, adin honetan horixe baita gauzak ezagutzeko eta esperimentatzeko iturri hoberena.

Asteko programazioa: astelehenetik ostiralera egunean jarduera berezi bat egiten da txandaka talde bakoitzean: Musika, Psikomotrizitatea, Plastika, Ingelesa eta bosgarren egunean jarduera berezi bat gelaren eta adinaren arabera: Altxorren saskia (sehaska/katuka); Joko heuristikoa (urte 1ekoen gelak); trantsizio jokoa edo joko sinbolikoa (2 urtekoen gelak).

Hileko eta hiruileko programazioa: Unitate Didaktikoen proiektuen arabera jasotzen dute ikaskuntza, ikaskuntza adierazgarri bultzatuz eta taldearen eta banakoaren beharretara egokituz.

Irtenaldiak kanpora: Eguraldiak laguntzen digunean aldamenean dugun plazara ateratzen gara jolastera, eta noizean behin parkera joaten gara aire zabaleko jarduerez gozatzera. Irtenaldiak antolatzen ditugu auzora eta Irungo beste hainbat lekutara, baserri batera, mendira,…

Malgutasuna: Ikasturtea eta eguneroko lana ondo planifikatua edukitzea garrantzitsua bada era, malguak eta moldaerrazak gara, batik bat garapenaren etapa honetan halaxe izan behar baitugu, aurkikuntzari, erantzunen aniztasunari, ustekabekoari, erritmo dsberdinei… leku eginez.

Metologia ardatzak

Samurtasunetik eta lotura afektiboak indartzeko xedetik abiatuz, honako printzipio hauetan oinarrituriko sekuentzia didaktikoak diseinatzen, moldatzen eta antolatzen ditu irakasle taldeak:

ESPERIMENTAZIOA

HAUR-ESKOLA-PROGRAMACION-PARKE-(2)

Egiazako esperientzia bultzatuko da norbere burua eta inguruan duten mundua ezagutzeko eta ikasteko baliabide gisa: manipulatzeko tailerrak (bizkotxoa, jogurta, frutak, ereitea…), ikerketa jarduerak, bisitak, ikaskuntza aberasgarria eta adierazgarria izan dadin, adimen anitzak bultzatuz, oreka afektiboa eta norbere autonomía lortzeko.

MUSIKA

Musikak sozializacioa eta komunikazioa garatzen ditu, aldi berean, banakotasuna eta berezkotasunak sustatzen ditu. Horregatik, gure musika espezialitak gure txikien garapena bultzatzen du musikaren bitartez. Gela bakoitzean kantua, dantza eta instrumentu musikalen erabilera lantzen ditugu.

ELKARRIZKETA

Adierazpena bultzatuko da banaka eta taldean. Egunero sortuko dira espazio eta momentu ereziak bakoitzak hitz egin dezan, bere moduan azal ditzan gauzak, autokontzeptua garatzeko, zalantzak azaltzeko, bestearekiko errespetua eta bizikideetza bezalako balioak bultzatzeko baliabide gisa. Era askotako adierazpen baliabideak erabiliko dira halaber, ipuinak, marrazkia eta plastika, abestiak eta musika, dantza eta mugimendua eta beste.

EUSKARA ETA INGELESA

Euskara da komunikazio hizkuntza, eta gainera, ingelesa ere sartzen dugu gerora hizkuntza hori hobeto berenganatu ahal izateko eta beste hizkuntza batzuk ikasteko. Ingelesa lantzen gozi hasita, 1-2 urterekin, beste hizkuntza horrekiko interesa pizten zaie haurrei eta hitz batzuk ikasten dituzte. 2-3 urterekin iristen dira ingelesa ulertu eta erabiltzera. Eta garrantzitsuena dena, ondo pasatzen dute hizkuntza berri hori ikasten jolasen eta abestien bidez.

Barne dauden zerbitzuak

HAUR-ESKOLA_SERVICIOS

Familien erosotasunerako, haurrak zentruan egoteko behar duten guztia doain eskeintzen da:

  • Pisoihalak, paper-zapiak, krema baltsamikoa.
  • Mantalak, lerde-zapiak, maindireak eta mantak esklusiboak haur/ume bakoitzaren sehaska/hamakarako.
  • Garbitegi zerbitzuak: haurraren mantala, lerde-zapia, maindirea eta mantak garbitu eta mantentzeaz arduratzen gara.
  • Egunerokoa-agenda eguneroko komunikaziorako.
  • Hamaiketakorako fruta
  • Botilako ura biberoia prestatzeko

ELIKADURA

Uste dugu eskolako jangelak, zuen seme/alabak elikatzeaz gainera, osagai afektibo handia duela eta lagundu egiten duela bizikidetza, autonomia, ardura eta higienea bezalako balioetan hezten. Horregatik, iruditzen zaigu oso garrantzitsua dela denak batera bazkaltzeko elkartzen garen unea, eta funtsezko elementu gisa jaso dugu Kuttunako Hezkuntza Proiektuan.

Ondoren hilabete honetako menuak:

Oinarrizko purea Proteina purea 1 Proteina purea 2 Proteina purea 3 Proteina purea 4 Urriko menua Azaroko menua

FAMILIA-ESKOLA ARTEKO ELKARLANA

Zuen seme-alaben garapenaren jarraipena egiteko edo programaturiko jarduerak ezagutzeko, komunikazio estua bideratuko da familiekin.

BILERAK ETA TXOSTENAK

Ikasturtea hastean gelako bielra bat egingo da proiektuaren, metodologiaren eta zuen seme/alabek egiten dituzten jardueren zehetasun guztien berri emateko eta izan ditzakezuen zalantza guztiak argitzeko. Bilera hori gelan egingo da zuen semaren edo alabaren tutorearekin. Behar duzuenentzat badago haurtzaindegi zerbitzua. Eskola egutegia, ordutegia, jardueren programa eta funtzionamendu arauak emango zaizkizue. Ikasturtean zehar banakako bi bilera programatzen dira. Behar izanez gero, ez dago inolako eragozpenik haurraren tutorearekin hitz egiteko edo bilera bat egiteko ordua eskatzeko.

Urtean bi aldiz (urtarrilaren eta ekainaren amaieran), txoten xehea emango zaizue haurrak izan dituen aurrerapenei buruz.

EGUNEROKOA ETA ZIRKULARRAK

Eskolak egunerokoa-agenda emango die gurasoei. Haurrak etxera eramango cuen eguneroko horretan egunean zehar gertatutakoa edazten du tutoreak egunero (elikadura, loa, kakak, egindako jarduerak, lorpen txikiak eta abar). Oso garrantzitsua da zuek ere idatziz jasotzea etzean egindakoa, guretzat garrantzitsua baita jakitea haurra normalean baino haserrekorrago edo alaiago egoteko edo logura handiagoa edo gose handiagoa izateko arrazoiren bat ote dagoen. Gainera, aldian behin zirkularrak bidaliko dizkizuegu abisu edo gomendio orokorrak emateko.

KONTAKTU PERTSONALA

Eguneroko tratu zuzena da gehien baloratzen duguna. Haurra Kuttunara eramatean edo jasotzean aukera izango duzue tutorearekin edo bertako edozein irakaslerekin hitz egiteko, leen eskutik ezagutu ahal izateko egunean zehar zer gertatu den edo beste edozein informazio.

KINDER UP

Familiekin komunikatzen gara KINDER UP, plataforma integralaren bidez, Kuttunako familiak bakarrik sar daitezke hartan.

Kinder Up-ekin gurasoek funtzionalitate ugari eskuratu ahal izango dituzte:

  • Egiaztatu seme-alaben eguneroko jarduerak: osasuna, dieta, portaera, jarduerak…
  • Kontsultatu ikastetxeko ekitaldien egutegia.
  • Kontsultatu hilabete osoko menuak.
  • Kontsultatu mezuak eta zirkularrak
  • Kontsultatu fakturak eta kontratutako zerbitzuen informazioa.
  • Ikusi eta deskargatu egindako jardueren eta ekitaldien argazkiak eta bideoak.

Gainera, gurasoek laguntza tekniko zerbitzua dute zalantzak eta aholkuak lortzeko.

GURASO ELKARTEA: BIALKU

FAMILIA-comunicacion-constante

Ikasleen Gurasoen Elkartea (IGE) badu Haur Eskola, eta honako helburu nagusi hauek ditu: Gurasoei Zentroko Bizitzaren berri ematea.

Guraso eskola bultzatzea esperientziak trukatzeko eta familiei laguntza eta orientabideak eskaintzeko beren seme/alaben hezkuntza dela-eta kezka sortzen duten gaietan.

Honako jarduera eta ekitaldi hauetan laguntzen eta antolatzen ditu IGEak:

  • Guraso eskola
  • Kuttunako Eguberrietako jaialdia: Olentzerori dei egiten diogu haurrentzako oparitxo batzuk ekar ditzan eta txistorra eta goxokiak banatzen ditugu.
  • Ikasturte amaierako jaia
  • Argazki albuma/urtekaria
  • Gabonetako loteria