Aurten ere, Kuttuna Haur Eskolak, Artia auzoko kultur astean parte hartu du.
Oraingoan Musika tailer bat antolatu dugu, 3-6 urte bitarteko haurrentzat.
Hasteko, armonika polit bat egin genuen, gero instrumentua jotzen saiatu ginen baina soinuka txilibitu baten antza zeukan.
Dantza egin genuen txaranga batekin bukatuz
Hainbeste lan egin eta gero, haurrek eta gurasoak merienda ederra hartu genuen, oso gustora egon ginelarik.
Askok elkar ezagutzen genuen eta beste batzuk Kuttunara lehen aldiz etorritakoak ziren. Batzuk astelehen arratsaldetako musika eta mugimendu tailerrera etortzera animatu dira.
Mila esker etortzeagatik!!