Botila sentsorialekin

Zer dira?

Zentzumenezko botilak istripuak ekiditeko seguruak diren materialekin egindako botilak dira. Kolore eta ehundura ezberdinak dituzten hainbat objektu dituzte eta mugitzen direnean forma aldatu eta haurrak estimulatzen dituzte.

Umeak hausteko beldurrik gabe maneiatu ahal izateko egokiena, plastikozko botila bat izan beharko luke. Garrantzitsua da gardena eta leuna izatea, txikiek bere edukia erraz ikusi ahal izateko. Tamainari dagokionez, 200 ml-ko botilak ezin hobeak dira haurtxoentzat eta 500 ml-ko botilak haur nagusientzat erabil daitezke.

Botila hauekin hainbat helburu lortzen ditugu, eta horien artean:

  • Ingurunearen ezagutza. Haurrem lehenengo trebetasunetariko bat beraien ingurunea ezagutzea da. Botilen berrualdean naturako elementuak, koloreak, objektuak, lekuak edota urtaroak erreproduzitzen dituen mikrokosmos bat da.
  • Ikusmenaren estimulazioa. Botilaren barrualdea behatu ahal izateko, begirada finkatu behar du, ikus- eremu desberdinetan arreta jarri eta objektuak identifikatzeko.
  • Pentsamendu abstraktua. Ildo beretik, botila sentsorialak pentsamendu abstraktua suspertzeko aukera ematen dute botila bakoitzaren barruan erreproduzitzen dena ulertuz.
  • Kontzentrazioa eta erlaxazioa. Botila hauen helburuak ez dira guztiak estimulu zirraragarriak. Zentzumenezko botilek ere kontrako efektua lortzen dute, haurren erakarpena mantentzeko eta erlazatzeko gaitasuna lortuz.
  • Estimulazio motorra. Botilak manipulatu, koskatu, biratzeko… diseinatuta daude; modu honetan hauen mugimenduarekin koloreak aldatzen eta soinuak sortzen direla konturatzeko ahalmena/ aukera eskaintzen die. Azken finean, botilak nahierara manipulatzen ikasten dute nahi den efektua lortzeko, estimulazio motorra lantzeko tresna ezin hobea bihurtuz.
  • Entzumen estimuluak. Soinu desberdinak sortuz haien iturria bereizten ikasten dute, isiltasuna eta zarata identifikatzen dute; eta ehundura ezberdinek soinu desberdinak egiten dituztela ulertzeko aukera lortzen dute.

Hori gutxi balitz , haur helduagoekin hizkuntza landu dezakegu botila desberdinetan ikusi edo/eta gertatzen dena deskribatuz. Beraien hiztegia zabaldu eta metodo deskriptiboa landuz.

Laburbilduz, haur hezkuntzako ikasleei zuzendutako jarduera bizigarria da, material ezberdinekin oso sentsazio atseginak sortzen dituena.

Gureak dagoeneko sortu ditugu, eta zu… animatzen al zara?



		
					

Utzi erantzuna

XHTML: You can use these tags: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>