Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna da eta Kuttuna Haur Eskolak hainbat ekimenen bidez oroitzapen honetara batzen da.
Urtero bezala, munduan zehar milaka pertsona elkartzen gara (euskaldunak eta euskaltzaleak) gure eguna, hizkuntza, kultura … ospatzeko. Horretarako zuetako bakoitza zuen gertueneko harremanetan ( lanean, eskolan, dendetan, lagunekin, etxean …) praktikan jartzera animatzen zaituztegu. Gure altxorra babesten eta zaintzen duen keinu txiki bat baita.
Gure aldetik, kuttunako familiei proposatu diegun jarduera haientzat esanahia duen euskarazko esaldi batekin eta familia argazki batekin mural polit bat eraikitzea izan da.
Era berean, gure txikiekin betiko euskal kantak dantzatu, abestu eta gozatu ditugu. Horrez gain, Oskorri taldearen Euskal Herrian Euskarazabestia aukeratu dugu Kuttunako haurrekin eta langileekin bideo ederra egiteko.
Ekimen hauekin gure hizkuntza denon artean bizirauten laguntzen dugu.
Egin dezagun ba euskara gehiago, gehiagorekin,gehiagotan.
“Euskal Herrian euskaraz
Nahi dugu hitz eta jolas
Lan eta bizi euskaraz eta
Hortara goaz,
Bada garaia noizbait dezagun
Guda hori gal edo irabaz.
Zabal bideak eta aireak
Gure hizkuntzak har dezan arnas,
Bada garaia noizbait dezagun
Guda hori gal edo irabaz.”