Guraso Eskola – Maria C. Torrado

“Mundu honetara argibide libururik gabe iritsi diren haur oso txikien gurasoak trebatu eta lasaitzea da kontua”

Urtero bezala Bialkuren (Kuttunako Ikasleen Guraso Elkartea)  Gurasoen Eskola proiektuan Maria C. Torrado psikologo klinikoaren laguntza izango dugu gurekin.

Kuttunako I.G.E.ak Maria C. Torrado psikologoarekin bat egiten duen zortzigarren urtea da. Haur eta nerabezaroen terapia kognitibo- konduktualan aditua da, horretaz gain bere kabinete psikologikoan (Salis etorbidea, 31. Zenb.-beheko ezkerreko lokala, Irun) familia bidasotarra askoren bidelaguna bilakatu da. Bere eskutik guraso izatearen lan gogorrean, eta pozgarrian,  sortzen diren zalantza guztiak argitzeko aukera izango dugu.

1- Zein da Kuttuna Haur Eskolaren IGEren helburua?

Egia esan, gurasoen eskola bat baino, ama eta aiten arteko solasaldia da. Horren bidez, haur txikien gurasoak trebatzea, informatzea eta lasaitzea da kontua. Maiz gertatu ohi den bezala, mundu honetara “argibide libururik” gabe iritsi baitira

 2- Zer metodologia jarraitzen duzu hitzaldietan?

Parte-hartzaileek beren seme- alabekin izandako esperientzietan edo bestelako ezagutza pertsonaletan oinarrituta beraien artean laguntzea da, profesionalki orientatuta eta moderatuta dauden arren.

3- Zer arazo edo zalantza mota izaten dira normalean 0-3 urte bitarteko haurren gurasoen artean?

Guraso arduratsuei kezkatzen eta larritzen dieten gai asko daude, baina gehien errepikatzen direnak hauek dira:

* Elikadura: bularreko esnea, biberoia, janari erdi solido eta solidoei pausu ematea.

* Pixoihala eta txupetea kentzea.

* Garapena eta psikomotrizitatea.

* Kasketak

* Lo egiteko arazoak: lo egiten ikastea, gaueko beldurrak …

* Komuna edo pixoihalarenganako fobiak.

* Harreman edo afektibitate arazoak.

* Haurdunaldia, abortua, anai-arrebak …

4- Gogoratu behar dugu hitzaldietan esandakoa isilpekoa dela. Ezta?

Izan ere, konfidentzialtasuna zintzotasuna, konfiantza, laguntza eta elkarren laguntzaren oinarria da: “Kuttunako  hizketaldian kontatzen dena Kuttunako hizketaldian geratzen da”.

5- Nola baloratzen duzu hitzaldi hauetan parte hartu ohi duten gurasoen parte hartzea?

1-10 bitarte 15eko puntuazioa jarriko nieke.  Aita eta ama arduratsuak dira, esku artean zer dutena badakite eta horrek suposatzen duen lotura eta erantzukizuna ere.

Guraso izateak aita eta amentzat ere garapen pertsonal izugarria suposatzen duen abentura da. Talde honek ilusioz, freskotasunez eta bere buruari uko eginez (umore handiz) egiten duten abentura da .

6- Zer esango zenieke oraindik parte hartzera ausartu ez diren edo zalantzatan dauden Kuttunako  gurasoei?

Kezkak askatzeko oso aukera positiboa dutela esango nieke Zerbait ikasteko eta talde abegitsu bateko beste adiskide batzuen laguntza sentitzeko aukera ezin hobea izan daitekeela.

7- Zer iruditzen zaizu Hezkuntza Zentro batek honelako zerbitzu bat eskaintzea?

Kuttuna bezalako hezkuntza proiektu bat aurrera eramateak, bikaintasun psikomotorra eta pedagogikoa duen xedea delarik, nahitaez gurasoen kezkei ere erantzutea suposatzen duela iruditzen zait. Espero bezala, Kuttunak ere kontuan hartu du alderdi hori.

Maria C. Torrado

www.mariatorradopsicologa.com

Utzi erantzuna

XHTML: You can use these tags: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>