ZER DA?
Jolas heuristikoa 1 eta 2 urteko haurrei zuzenduta dago. Jolasteaz gain, ikertu eta objetu ezberdinak konbinatzen dituzte imaginazioa, kontzentrazioa eta ahalmen sortzailea landuz, momentou oron erritmoa eta haurren beharrak errespetatzen direlarik.
Jolas heuristikoan, haurrak zentzumenen bidez objetuen esplorazio eta erabilerarekin, ezaugarrietaz jabetzen dira.
Ikertuz, beraien ikastaldiaz jabetzen dira. Bete eta hustu, estali eta tapa kendu, ireki eta itxi, pilatu… honekin gaitasun kognitiboak (erlazionatu, ulertu, ezagutu,…), pertzepzioak (ukimena, entzumena, ikusmena,…), afektiboak (baloratu, maitatu, gozatu…) eta sozialak (partekatu, elkarlana…) garatzen dira.
Jolas heuristikoak gutxi gora behera irauten du 40 minutu, saoiaren erdia esploratzeko eta beste erdia jasotzeko erabiltzen da.
JOKU HEURISTIKOAREN ATALAK
Saio bakoitza hiru ataletan banatzen da:
1.Prestakuntza
Atal honetan material guztia gelan prestatzen da. Gela horretan, jolasteko ahalik eta gauza gutzien egon behar da.Hiru mota ezberdinetako materialak aukeratzen dira eta bakoitzarentzako ontzi ezberdinak aukeratuko ditugu edukiontzi bezala. Materialak gelako hiru leku desberdinetan utziko ditugu , ezaugarrien arabera multzoak osatzen ditugularik.
2.Ikerketa
Haurrak gelara iristean jokuarekin hasiko dira, ikertuz eta aurkitzen dituzten material ezberdinak nahastuz. Primeran pasatzen dute gauzak pilatzen, egokitzen, betetzen, ateratzen…
3.Bilketa
Haurrek andereñoaren laguntzarekin materialak jaso eta ontzi ezberdinetan sailkatiko dituzte.
ANDEREÑOAREN JARRERA
Andereñoak behar den guztia prestatu eta jokua nola garatzen den begiratuko du. Soilik, liskarrak ekiditeko, parte hartzera animatzeko eta bukaeran dena jasotzeko parte hartuko du.
MATERIAL MOTAK
Erabilitako materiala naturala eta egunerokoa izan behar da, jostailuak ez ditugu erabiliko. Gurasoek objetuak ekarriz parte hartu dezakete, orduan jardueraren partaide izango direlarik.
Material zerrenda:
–Objetu naturalak: koko oskolak, sagarrak, harriak, gaztainak eta intxaur handiak…
–Zurezko objetuak: arropako pintzak, botoi handiak, kutxa txikiak, errezel eraztunak,…
–Metalezko objetuak: estalkiak, giltzak, latak, tarta moldeak, flanak egiteko ontziak,…
–Papelezko edo kartoizko objetuak: kartoizko tutuak, komuneko paperaren kartoiak, kartoizko kutxak,…
Joku heurisitikoa ez da eskolan bakarrik egin dezakegun jokua, etxean ere egin dezakezue.
Animatu!!!