Korrika Kuttuna Haur Eskolan
Kuttuna Haur Eskolan euskararen aldeko ospakizuna ospatu nahi izan dugu. Korrika Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko lasterketa erraldoia da. Gure hizkuntzaren aldeko kontzientzia suspertzea eta dirua biltzea ditu helburu. Horregatik, Kuttuna Haur Eskolan ideia bikaina iruditu zaigu festa hau gure modura antolatzea.
2015eko martxoaren 19an hasita, 11 egunez eta gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du Korrikak 19. aldiz eta horrela, ttipi-ttapa bi mila kilometro baino gehiago euskararen alde ibiliko dira. Korrikaren ibilbide guztian zehar lekukoa eskuz-esku pasatzen joaten da korrikalarien artean eta honen barruan, euskaldun ezagun batek Korrika helmugara iristean irakurriko duen mezua doa.
Kuttuna Haur Eskolan ere gure “Korrika berezia” egin dugu. Haur bakoitzak bere petoa eta dortsala jantzita, lekukoa ikasleen artean txandakatuz korrika egin dute, korrikaren abestia kantatzen zuten bitartean!