Nola egokitzen ari gara…

Covid-19 –aren ondorioz 3 hilabetez itxita egon ondoren, uztailak 2an irrika eta ilusio handiz gure Haur Eskolaren ateak ireki genituen berriro ere. Udako hilabeteak segurtasuna eta lasaitasuna eman digute  kurtso berri honi aurrera egiteko.

Garantia guztiekin bueltatu gara, beti ere Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren gomendioekin bat eginez.

Adin hauetan urruntze fisikoa ezinezkoa dela ulertzen dugu, hortaz bizikidetasun egonkorreko taldeak sortu ditugu. Taldeen arteko harremana mugatu dugu, gure artean Covid kasuren bat egonez gero, kontaktuen arteko kopurua murrizteko eta aztarnarien lana errazteko.

Gure metodologia honako hau da:

  • Jende pilaketa saihesteko, zentroaren sarrera- irteeran pertsonen 1,5 metro arteko segurtasun-tartea bermatzeko zinta berde eta txuriak lurrean jarri ditugu.
  • Jardunaldiaren hasieran, zentroko sarreran banaka edota familiaka sartzen dira eta ikasle eta eskolako langile guztiei tenperatura hartzen diegu. 37ºc-ko tenperatura gaindituz gero edota Covid-arekin bateragarriak diren seinaleak izanda ezin izango da zentroan sartu.
  • Kaleko zapatak kendu eta eskolan bakarrik erabiltzen diren oinetakoak jartzen ditugu. Eskuak garbitu eta bakoitzak bere mantala janzten du. Orain jolasteko prest daude!
  • Gurasoak edota bestelako pertsonak gure instalazioetan sartzeko ezinbestekoa izango da aldez aurretik hitzordua edota baimena eskatzea ( egokitzapenak, banakako bilera, eta abar.). Beti ere tenperatura hartzea, eskuak garbitzea, maskarilaren erabilpen egokia eta oinetakoen desinfektatze prozesua errespetatzen dutelarik.
Horretaz gain , neurriak erraz bete ahal izateko heldu eta haurrentzako kartel eta piktogramak jarri ditugu.

Halaber, bazkari eta siesta orduetan segurtasun- tartea eta bizikidetasun egonkorreko taldeakerrespetatu ditugu. Honako honek, ez du gure egunerokotasunean arazorik sortu, 600metroko instalazioak bait ditugu. https://www.kuttuna.com/instalaciones/

Gainera, aurten agenda digitalaren aldeko apustua egin dugu. Familia- eskolaren arteko harremana azkarra, zuzena eta segurua bilakatuz. Gaur egungo errealitatera eta guraso- eskolaren beharrei hobeto egokitzen baita.

Covid-aren ondorioz gure txikiak barneratu duten errutina eta hartara moldatzeko moduak txundituta utzi gaitu. Haien tenperatura hartzea errazten digute, oinetakoak aldatzeko esertzen dira edota beraiek aldatzen dituzte bakar- bakarrik. Eskuak garbitzea ikaragarri gustatzen zaie: eskolara sartzean, jarduera aldatzean, zikinak daudenean, bazkaldu baino lehen eta ostean … Primeran egiten dute.

Komenigarria litzateke gogoraraztea, Zentroko langile guztiek momentu oron maskarila erabiltzen dutela; bizikidetasun egonkorreko taldeetan barne, 0-3 urte tartean maskarilaren erabilpena gomendaturik ez baitago.

Bestalde, zentroaren garbiketa eta desinfekzioa indartu dugu, guztiok erabiltzen ditugun geletan baita ukipen handiko gainazaletan ere. Komunak eta  aldatzeko mahaia erabiltzen den bakoitzeko produktu homologatu batekin garbitzen dira. Eta halaber, instalazioen airea sistema mekanizatu batekin gutxienez 5 aldiz egunero berritzen dugu.

Hori gutxi balitz, geletan erabiltzen den materiala talde bakoitzeko bereiztua dago. Talde bakoitzak bere jostailuak, margoak eta bestelako elementuak (ur botila indibidualak) ditu. Erabilpen anitzetako gelaren (musika eta psikomotrizitate gela) berrantolaketa egin dugu. Garbitzeko zailak diren materialak ditugunez, egun bakoitzeko talde bat sartzen da eta materiala erabili ondoren, desinfekzio sakona egiten da.

Jakin badakigu, neurri hauek hartuta ere Covid kasuren bat eman daitekeela. Hori dela eta, zentroan lan egiten dugunOk protokolo argi bat jarraitzeko argibideak ditugu Osasun publikoarekin bat egiten dutenak.  Kasuren bat izanez gero, inplikatuak dauden familiei jarraitu beharreko pausuak ezagutaraziz, baina beti ere identitatearen konfidentzialtasuna errespetatuz.

Laburbilduz, egoera ezberdin honi nola  bizitzen ari garen eta nola moldatu garen zuekin partekatu nahi genuen. Metodologia berriari alde positiboak ere atera dizkiogu ( antolaketa, garbiketa, jende pilaketa ez egotea…) eta erabiltzen ari garen neurri asko gerora mantenduko ditugula konbentzituta gaude.

Azkenik Kuttuna Haur Eskola osatzen duzuten familia guztiei eskerrak eman nahi dizuegu; zuen pazientzia, ulermena, neurri berrien betetzea eta egunerokotasunean laguntzeagatik. Mila esker bihotz bihotzez.

Utzi erantzuna

XHTML: You can use these tags: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>