Kuttunako handienak NERE HIRIA lantzen aritu dira azkeneko hilabetean. Irungo toki eta eraikuntza garrantzitsu eta ezagunenak ikasi dituzte eta honekin lotuta dauden jarduerak egin dituzte. Aste honetan, gaia lantzen bukatzeko eta konklusio eta azken jarduera bezala, Irungo Oiasso Museora irteera izan dute.
TXU TXU trena gure bila etorri zen Kuttunara eta poz-pozik eta abesten joan ginen museoraino. Ze abentura polita!! Bertara iristean, erromatarrez mozorrotu eta dotore-dotore geunden denak gure arropa eta koroarekin. Museoan zehar bisita egin genuen eta gauza pilo bat ikasi genituen: gure hiria urteetan zehar nola aldatu den, orduan erabiltzen zituzten txanponak eta katiluak ikusi genituen, garaiko jainko batzuetaz ere aritu ginen, etab.
Bisitan zehar, joko pare bat egin genituen, adibidez, hainbat objektu hartu eta erromatarren garaikoak edo gaur egungoak ziren erabaki behar genuen. Oso dibertigarria izan zen!!! Erromatarrei buruzko bideo bat ere ikusi genuen eta arraunean ibili behar izan ginen txalupa ondo hartzeko.
Gero, berriro trenera igo, eta Irundik bueltatxo bat emanez ikasitako gauzetako asko ikusi genituen: Juncal Eliza, Santa Elena Ermita, Udaletxea, liburutegia, San Juan Harria, Zabaltza plaza, Santiagoko zubia, etab.
Bukatzeko, trenak Kuttunara eraman gintuen berriro. Esperientzia oso polita izan zen eta gure handiak oso pozik zeuden txangoarekin!!!