Olentzero

Haurtzaindegi batera joan behar nuen, KUTTUNA izena duen haurtzaindegi batera.

Hori izen ederra duena haurtzaindegi honek!
Beste urteetan bezela, bertako umetxoei opari batzuk eman nahi nizkien.
Mendian ibitzeko ohitura dut nik, eta horregatik, haurtzaindegia aurkitzea pixka bat kosta zitzaidan. Hainbeste kotxe eta etxeren artean, galtzeko bildurra nuen.

DSC04454
Gure txikiak Olentzeroaren zai
DSC_4330
Olentzeroa historioa kontatzen

 

 

 

 

 

 

 

Baina, tankez, negar batzuk entzun nituen. Negarrak entzuten diren tokitik izango al da haurtzaindegia? Nire bidea aurrera jarraitu, eta laister, negarrak abesti bihurtu ziren. Abesti goxo eta finak entzuten ziren. Zein abesti polit eta ederrak umetxoak kantatzen ari zirenak!
Nire belarriek adi jarraitzen zuten eta Olentzeroren abestia entzun nuen, abesti hori, umetxoen deia zen, ni ziztu bizian haiengana juteko.
Nire begiak malkoz bete ziren, muxuzapia atera behar izan nuen malkoak lehortzeko.
Opariak nituen zorroa sorbaldan hartu eta gela batera sartu nintzen. Hantxe zeuden umetxo danak nire zain, baita haien guraso eta andereñoak ere, guztiak ameskeriaz beteta.
Denak agurtu nituen eskua igoaz.

Oooooh… luze eta emozioz betea entzun zen.
Ni oso urduri negoen, emozionatuta, hainbeste ume ikusteaz. Gehienak, aho betez zeuden, harrituta Olentzero ikusteaz.

Olentzeroren abestia kantatu zuten, neri dei moduan, eta noski, Olentzero bertan azaldu zan!
Gero, nire astotxoaren historiak kontatu nizkien. Joan den urtean, astotxok ezin izan zuen nerekin etorri, haurten bezela, baino gainera, orain ez da nirekin bizi eta beste astotxo berri baten laguna egin behar izan naiz.
Umeak arreta galdu gabe zeuden, begiak zeharo irekiak, begi handiak, zein gauza ederra!
Nire burua dardaratu nuen. Begiak malkoz beteta, muxuzapia berriro atera behar izan nuen malkoak lehortzeko.
Aurtengo oparien artean, nire astotxo berriaren argazki bana ekarri nien haurrei. Hau ikusterakoan, asko alaitu ziren umeak. Batzuek muxuak ematen zizkidaten, beste batzuei gurasoek lagundu behar izan zieten. Neretzako dan dana ederra izan zen.

DSC_4401
Olentzeroa oparia ematen

Ume batzuek, eskutitza eman zidaten beste opariak eskatzen. Bazekiten gau hartan, beraien etxetik pasako nintzala… honek, poz handia egingo ziela pentsatu nuen.
Zorroan neuzkan opariak eman baino lehen, galdera bat egin nien: Ondo portatu al zarete zuen guraso, anai-arreba, lagun eta andereñoekin? Eta BAAAIII handi batez erantzun zidaten.

 

 

 

 

DSC_4440Argazki asko atera zituzten argazkilariek. Opariak banatu eta argazkiak atera eta gero, jateko eta edateko gauza pila eskaini zizkidaten. Patata tortila, urdaiazpikoa, xolomoa, txutxeriak… baita edateko gauza goxuak ere.

Neretzat festa ikaragarri polit eta ederra izan zen. Asko gozatu buen. Olentzero izatea, gauza ederra da, batez ere haurrei nirekin jartzen zaien alaitasun aurpegia ikusita.

IMG_0341-2
Ahuntz txikiak kuttunan

Gustatuko litzaidakeena da, haur guzti hoiei igarri nien zoriontasuna, bizi osorako mantentzea.
Eskerrik asko Kuttuna bihotz-bihotzez.
OLENTZERO

Utzi erantzuna

XHTML: You can use these tags: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>