SENTIMENDUAK

Hilabete honetan, haundien gelan sentimenduen gaiarekin hasi gara. Umeak, jaiotzen direnetik, emozio sendoak dituzte. Hala ere, sentsazio horiek jatorrizkoak dira. Denbora pasa ahala, emozioak zabalduz joaten dira eta txikiei aipatutako sentsazio horiek desberdintzen eta karakterizatzen laguntzea, familien eta hezitzaileen eginkizuna dela pentsatzen dugu; garapen emozionala osasuntsua izatea, beste garapen mota batzuentzako oso garrantzitsua baita.

Kuttunan sentimenduak erabiltzeko gaitasuna bizitzaren lehenengo urteetatik landu behar dela pentsatzen dugu. Jolasaren bidez emozioak identifikatzeko, adierazteko eta erabiltzeko espazio bat eskaintzen badiegu, beraien eguneroko bizitzan pixkanaka baliabide gehiago sartzeko aukera eskeiniko diegu.

Ume batek adimen emozionala oso goiz lantzen badu, bere baitan konfidantza osoa izango du eta erlazio eraginkorrak sortuko eta mantenduko ditu. Era berean, behar duena, sentitzen duena eta pentsatzen duena azalduko du; beti ere bere inguruan dauden pertonen sentimenduak kontuan hartuta. Horrez gain, umea esploratzeko eta ikasteko motibatua egongo da. Aipatutako guztiak, umeen bizitzan eragin positiboa izango du.

Haundien gelan sentimenduak era desberdinez landu ditugu: sentimenduak erakusten dituzten irudiak ikusiz (tristura, alaitasuna, haserrea…), liburu baten bidez (Koloretako munstroa) eta azkenik lasaitasun potea eginez.

Aipatutako pote hori zer den eta zertarako erabiltzen den kontzatzea oso interesgarria iruditu zaigu.
Hasteko, denok dakigu, kasketen aurrean umea lasaitzea batzutan eginkizun oso zaila dela. Baina aipatutako asmaketa honek umeak lasaitzea baiesten du. Lasaitasun potea Montessori metodologian inspiratuta dago eta honekin autonomia eta sormena lantzen dira.
Izenak esaten duen moduan, pote honen funtzioa haserrealdi baten aurrean umea lasaitzea da. Lasaitasun potea kola likidoa eta brillantina duen pote bat da. Potea astintzerakoan abantailak sortzen dira eta gainera umeari bere arnasketan konzentratzen irakasten badiogu, askoz hobe!
Haur batek pote honen barrukoa erortzen ikusten duenean, hau da, barruko disdira, nerbio-sistema antolatu eta zentralizatzen dela ikusi da hainbat frogetan. Haurra urduri dagoenean, bihotz erritmoa eta arnasketa azkartzen dira eta disdira horren eroriera lasaia ikusita, konturatu gabe haurrak lasaitzen dira. Gainera, txikiak zer gertatzen den azaltzen badu, errezago ulertzeko aukera izango du, helduen ardura da egoera hau emateko espazioa sortzea.
Haur bakoitza desberdina dela kontuan hartuta, normala da haur bakoitzak bere modura ulertzea pote honen funtzionamendua.

Utzi erantzuna

XHTML: You can use these tags: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>