Pasa den igandean, urriaren 11n, Mendibil parkean txikimusikaren 5.edizioa ospatu zen.
Ohitura denez, Kuttuna Haur Eskolak edizio honetan ere bai parte hartu zuen.
Eguerdiko 12etan hasi ginen, kontzertuekin gozatuz eta ekarritako bazkariarekin indarra hartuz.
Txikienak gure musika tailerrera urbildu ziren eta bertan oso ondo pasatu zuten. Dantza, kantak eta musika tresna ezberdinak jo zituzten. Azkenean gurasoek eta txikiek txaranga dantzatuz bukatu zuten.
Arratsaldeko 16h arte, familia eta lagunekin musikaz gozatu ahal izan genuen.
Esperientzia polit honetan eguraldiak ere lagundu zuen.
Mila esker denoi etortzeagatik!