
Gabonak modu berezi batean bizi ditugu Kuttuna Haur Eskolan. Haurrek beraien ilusioa transmititzen digute eta gu ere txiki bihurtzen gara garai honetan. Jaialdia ilusioz beterik prestatzen dugu eta irrikitan egoten gara eguna noiz iritsiko den zain baina horretarako, lan haundia dugu eta aurreko asteetan Olentzerori dantzatuko dizkiogun abestien entseguak egiten ditugu. Urtero bezala, Kuttuna […]